Teknologia Berrietan buru belarri sartuta!!

Kaixo bisitariak!!

Hemen daukazue Teknologizatuak taldearen bloga. Blog honetan Teknologia Berrien ikasgaian Maialen Saeasua eta Patricia Longok egindako lanak, hausnarketan, ibilbidea... aurkituko dituzue.

edozein galdera, zalantza edo zerbait komentatu nahi badiguzue prest egongo gara zuen komentarioak erantzuteko.

Zuen bisitak espero dituguuu!!!
Laister arte lagunok!

2010/06/03

Irakasgaiaren mapa kontzeptuala

Kaixo jarraitzaileok!!

Hemen uzten dugu, gure ustez, irakasgaia laburbiltzen duen mapa kontzeptuala.

De Teknologia berriak

2010/06/02

Artikulua

Kaixo lagunok!!
Hemen duzue "bideoa eta honen erabilera HHn" lanari burz egin dugun artikulua.
Irakur ezazue! Interesgarria da benetan!

2010/05/25

Gure gai librea : "Bideoa eta honen erabilera haur hezkuntzan"

BIDEOAETAHEZKUNTZA

Bideoa eta hezkuntza

Kaixo jarraitzaileak!!!

Hemen uzten dizuegu gure gai librearen lana: "BIDEOA ETA HEZKUNTZA"
Oso interesgarria da eta irakurtzera animatzen zaituztegu!!

2010/05/20

Zailtasunak

Kaixo lagunok!!

Gaur gelara iritsi garenean, gure gai librea "Bideao eta Hezkuntza" igotzeko prest geundela, Joxemik bidalitako emaila irakurri dugu eta lana gaur ez dugula zintzilikatuko erabaki dugu.
Emailean Joxemik lan batzuk begiratzen egon dela aipatzen du eta begiratutako lan batzuk guztiz ondo ez daudela esaten digu. Gainera lan honen garrantzi azpimarratzen du, lan hau zuzendaritza, guraso eta beste batzuen aurrean aurkeztuko baita.

Hori guztia kontuan izanda, lanari errepaso bat emango diogula erabaki dugu. Beraz, hurrengo azteazkenean gure lana irakurri ahal izango duzue.

Esamolde batek esaten duen bezala... ¡¡LO BUENO SE HACE ESPERAR!!
Laister arte lagunok!

De Teknologia berriak

2010/04/22

Aurkezpenak

Kaixo lagunok!
zer moduz doa ikasgaia?

Gaur, atzoko aurkezpenei burz gure iritzia emateko idazten dugu.
Internet arazoak izan zirela eta, aurkezpenak berandu hasi ziren. Egoera honek teknologiek sortu ditzazketen arazoak agerian utzi zituen. Hala ere, bi aurkezpen ikusteko denbora eduki genun, eta bietan praktika garaian bizi izandakoaren berri eman ziguten.
Biak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun, batez ere bigarren aurkezpenaren dinamika, taldeak komunean hausnartu baitzuen, denen artean ondorio batzuk ateraz.

Hurrengo asteazkenean beste talde batzuen aurkezpenak ikusteko aukera izango dugu eta horien inguruan ere hitz egingo dugu.

Hurrengora arte!

Gure eskolen taula

Kaixo lagunok!

Hau da Maialen eta biok osatu dugun taula praktiketan egondako eskoletan jaso eta ikusi dugun informazioarekin.

Taulan era sintetikoan azaldu dugu Langaitz Ikastolan eta Mari Ward ikastetxean teknologia berriekin duten harremana eta hauen erabilera nolakoa den gelan, informazio hau edukita Teknologia Berrien irakasgaian ikasten dugunarekin konparatzeko aukera izateko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Ondo segi eta hurrengora arte!

2010/04/15

Gai librea

Kaixo!!!

Oporrak amaitu dira eta berriz ere lanari ekingo diogu hurrengo asteetan zehar. Oporretan zehar, amets bati esker, gure gai librea zein izango den deskubritu dugu: Youtuberen inguruko lana izango da. Honek gizartean izan duen zabalkunde/eragina eta bere erabilpen didaktikoa aztertuko ditugu, Haur eta Lehen Hezkuntzan zentratuko garelarik.

Zuen gustukoa izatea espero dugu!!! Laister arte!!!

2010/03/24

Ongi etorri gure blogera!

Kaixo!

Maialen eta Patri gara eta oraindik 2 taldekide falta zaizkigu taldea osatzeko; animatu zaitezte mesedez!!!

Hurrengo egunetan gure ikastetxeetan bizi izan dugunaren berri emango dizuegu.
Laister arte!